2016/10/05

Sestaoko Udalak 180.000 eurorekin lagunduko die obrak egiten dituzten komunitateei

Sestaoko Udalak ontzakoa eman die obretarako subentzio-deialdiei, lanak egiten dituzten jabeen komunitateentzat.

-

Sestaoko Udalak ontzakoa eman die, Tokiko Gobernu Batzordeak gaur egindako bilkuran, obretarako subentzio-deialdiei, irisgarritasuna hobetzeko eta elkarrekiko elementuak konpontzeko lanak egiten dituzten jabeen komunitateentzat.

Aurten, Hirigintza, Etxebizitza, Zerbitzuak eta Ingurumena Arloak 180.000 eurorekin hornitu ditu bi programa horiek. Funtsetan ezarritako banaketaren arabera, komunitateek, baldin eta igogailuak zein eskailera-igogailuak instalatzen badituzte, edo irisgarritasuna hobetzeko beste motatako obrak egiten, 80.000 euro partekatuko dituzte; fatxadak konpontzen eta teilatuak ordezten badituzte, berriz, 100.000 euroko poltsa izango dute eskura (horietatik, 45.000 euro Txabarri-El Sol Birgaitze Integratuko Arean dauden eraikinetarako bereiziko dira).

Ataleko zinegotzi delegatuak, Josefina San Miguelek, gogorarazi du bi laguntza- programa horiek lan-tresna garrantzitsuak direla udalerriaren hiri-berroneratzea sustatzeko. Hala, gogorazi du Sestaoko etxebizitzak zahar samartuak daudela, eta “hortaz, garrantzitsua da tokiko administrazioak auzokideei euren higiezinak modernizatzeko laguntza ematea, herritarrentzat adeitsuagoa den Sestao bat izateko ekarpen gisa, dela hesi arkitektonikorik gabeko ingurunea, dela aurrezte energetikoa sustatzen duten fatxadak izaten lagunduz”.

Gainera, gogoratu duenez, horrelako hirigintza-ekimenak “berebiziko akuilua izaten dira inbertsio pribaturako, birgaitze-sektorean diharduten tokiko enpresen sustapenari laguntzen diote, eta enplegua sortzen dute”.

Datozen egunotan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da bi laguntza-programon deialdia. Une horretatik aurrera, komunitateek hilabeteko epea izango dute, Udaleko Erregistroan beharrezko dokumentazioa aurkeztuta, diru-laguntzaren eskaera egiteko. Hirigintza, Etxebizitza, Zerbitzuak eta Ingurumena Arloak espero du espedienteak urte amaieran ebatzita edukiko dituela.


Atzera